Galdera

 

Lehen eta bigarren zikloaalaLehen eta bigarren zikloak?

 

Data: 2016/09/22



Erantzuna

 

Lehen eta bigarren zikloak

 

 

 

1/ Bi ziklo direnez, pluraleko komunztadura egin behar duzu.

 

2/ Baliteke erdararen oihartzunagatik edukitzea singularrean adierazteko joera: “primer y segundo ciclo”, seguruenik, “primer y segundo ciclos” bezain zuzena da.

Hala, honelako adibideak aurkitu ditugu euskarazko hainbat testutan (Berria egunkarikoak dira batzuk, eta literaturakoak beste batzuk):

·         Horiexek lortu zituen atzo Josean Fernandez Matxin bizkaitarrak zuzentzen duen Saunier Duval taldeak: etapa Fabian Jekerrekin, eta podiumeko bigarren eta hirugarren postua, Piepolirekin eta Jeker berarekin.

“podiumeko bigarren eta hirugarren postuak”, gure ustez, zuzenagoa da.

·         Bigarren eta hirugarren jardunaldiko partiden berri, hurrenez hurren, apirilaren 26an eta maiatzaren 10ean emango dutela ere jakinarazi du EPELek.

“Bigarren eta hirugarren jardunaldietako partiden…”

·         «Jende ugari bizitzeko etxe eta eraikin-multzo egituratua, jarduera-mota desberdinetan, bereziki bigarren eta hirugarren sektorean, diharduen biztanleria duena».

“[…] bereziki bigarren eta hirugarren sektoreetan...”

·         Bigarren eta hirugarren urtean, arazo gehiago agertu ziren.

“Bigarren eta hirugarren urteetan…”

·         Gizonak mugimendu zabal bat marraztu zuen aulkiaren eremuan, atorrako bigarren eta hirugarren botoia askatuz.

“[…] bigarren eta hirugarren botoiak askatuz.”