Galdera

 

Jornadas de intercambio: nola eman euskaraz?


Data: 2016/09/22



Erantzuna

 

Esperientziak trukatzeko jardunaldiak - 2016

 

 

Zertan den intercambio delako hori, modu batean zein bestean euskaratuko genuke eskatutakoa.

Esaterako, hemengo ikasleak Poloniako ikastetxe batera joaten dira hango errealitatea ezagutzera, eta gero poloniar ikasleak hona etortzen hemengoa ezagutzera. Horrelako zerbait balitz, kultura(-)trukea proposatuko genizuke (ikusten duzunez, jardunaldi eta horrelakoak aipatu gabe, inplizitu baitoa kontzeptuan).

Zehaztu diguzue, ordea, jardunaldiok irakasleen artekoak direla, kanpora joan eta bertan izan dituzten esperientziak elkarrekin partekatzekoak. Beraz, esanahia itzuli behar denez, eta ez forma, Esperientziak trukatzeko jardunaldiak - 2016 proposatu dugu (irakasleak aipatu gabe, inplizituki ulertzen baita ikastetxearen barruan).