Galdera

 

“Esta comunidad no desea publicidad”: nola eman euskaraz?

Erabili dezakegu erkidego hitza?


Data: 2016/10/05



Erantzuna

 

 

·         Hainbat modutan eman daiteke; esaterako: “Etxe honetan, ez dugu publizitaterik jaso nahi”.

 

·         Ez zaigu egokia iruditzen erkidego hitza testuinguru horretarako.

 

 

1/ Jarri arreta gaztelaniazko esaldian: "Esta comunidad no desea publicidad".

 

Bi eratara interpretatu daiteke:

 

"No desea que le hagan publicidad" / "No desea recibir publicidad"

 

Baina, nola oso ohituta gauden gaztelaniazko formuletara, berehala ulertzen dugu zein den mezua: «Gure postontziak ez ditugu (alferrikako) paperez beteta ikusi nahi!»

 

Beraz, mezu hori nola transmititu erabaki behar dugu, ez nola itzuli; eta, erantzun laburrean esan bezala, aukera asko daude:

 

·         Komunitate honek ez du publizitaterik nahi” (gaztelaniazkotik hurbilenekoa)

·         Komunitate honek ez du publizitaterik jaso nahi”

·         Etxe honetan, ez dugu publizitaterik jaso nahi” (hasieran jarri dizugun adibidea)

·         “Ez sartu iragarki paperik gure postontzietan”

·         “Etxe honetan, publizitaterik ez!”

·        

 

 

 

2/ Ikusten duzunez, ez dugu erkidego erabili, beste testuinguru batzuetan erabiltzeko espezializatu-edo delako. Hitza “herri + kide” multzotik dator; beraz, ez da egokia etxe berean edo urbanizazio batean bizi direnak izendatzeko (nahiz eta, jakina, denak herrikideak izan). Hobeto ikusten dugu komunitate hitza erabiltzea.

 

 

 

Amaitzeko: Behin, galdetu ziguten nola itzuli “comunidad de vecinos”. Zer erantzun genuen irakurri nahi baduzu, egin klik hemen: argibide gehiago aurkituko dituzu.