Galdera

 

‘ETB1en’ ala ‘ETB1ean’?

 

Data: 2016/10/06



Erantzuna

 

ETB1en

 

 

 

1/ Siglekin nola jokatu behar den jakiteko, EIMAren liburuki honetara jo dezakezu: Ortotipografia. 33.-35. orrialdeetan aurkituko duzu siglen gaineko informazioa.

 

Labur esanda, faktore hauek hartu behar dira kontuan:

·         izen berezia edo arrunta den: gure kasuan, izen berezia da ETB1, kate baten izena (izen arruntak dira DVD, CD, PC, NAN…)

·         nola irakurtzen den sigla: gure kasuan, e-te-be-bat (beraz, kontsonantez amaitzen da)

 

Bada, kontsonantez amaitzen diren izen bereziak bezala deklinatu behar da:

 

Kasua

ETB1

Zerain

NOR

ETB1

Zerain

NORK

ETB1ek

Zerainek

NORI

ETB1i

Zeraini

NOREN

ETB1en

Zerainen

NORENTZAT

ETB1entzat

Zerainentzat

NOREKIN

ETB1ekin

Zerainekin

NON

ETB1en

Zerainen

NONGO

ETB1eko

Zeraineko/Zeraingo

NORA

ETB1era

Zerainera/Zeraina

NONDIK

ETB1etik

Zerainetik/Zeraindik

ZEREZ/ZERTAZ

ETB1ez

Zerainez

 

 

 

2/ Zure zalantza beste hainbat hiztunek daukate, jakina. Hala, Berriaren estilo liburuak beren beregi ohartarazten gaitu nola irakurri behar den sigla hori:

 

[sigla] ETB. /e-te-be/ Euskal Telebista. Kontuz deklinatzean. ETB1en, ETB2n.

 

 

 

3/ Beraz, ‘ETB1en’, ‘ETB2n’, ‘ETB3n’, ‘ETB4n’, ‘ETB Sat-en’…