Galdera

 

'De las diez en adelante': 'Hamarretatik aurrera' edo 'Hamarretatik atzera'?

 

Data: 2016/10/21



Erantzuna

 

Hamarretatik aurrera

 

 

1/ Ez dago beste formarik euskaraz esateko “De las diez en adelante”: Mendebaldetako hizkeretan aurrera erabiltzen dugu, eta Ekialdekoetan, berriz, aitzina:

·         hamarretatik aurrera / hamar orenetarik aitzina

 

 

2/ Interneten behin bakarrik aurkitu dugu hamarretatik atzera forma, El Diario Vascoko albiste batean. Zuzena, jatorra, logikoa… balitz, ez litzateke askoz ere gehiagotan agertuko Interneten?

 

Ezin konta ahalako adibideak daude, berriz, hamarretatik aurrera formakoak, jakina. Ohiko hiztegietan (bi hizkuntzatako Elhuyar, Zehazki, Labayru eta Nola Erran kontsultatu ditugu, eta bai Euskaltzaindiaren Hiztegia euskara-euskara hiztegi ofiziala eta Orotariko Euskal Hiztegia hiztegi nolabait historikoa ere) eta prentsa eta literatura gordailuetan, esan bezala, adibide ugari daude: esteka honetan dituzu hainbat eta hainbat.

 

 

3/ Beste hizkuntzetan ere, kontzeptu bera erabiltzen da. Esaterako, euskarazko aurrerantzean:

·         Hemendik aurrera / Hemendik aitzina

·         Gaztelaniaz, de ahora en adelante.

·         Frantsesez, dorénavant.

·         Ingelesez, from now on, baina hizkera formalean, baita from this day forward ere.

·         Katalanez, d'ara endavant.

·