Galdera

 

Dezibel edo dezibelio: zein da zuzena?

 

Data: 2016/11/28



Erantzuna

 

dezibel (sinboloa: dB)

 

1/ Euskaltzaindiaren Hiztegiak dezibel forma jasotzen du; beraz, arau estatusa ere badu.

Horrez gain, Musika Hiztegiak (2011n argitaratu zen), dezibel terminoa jaso, eta definitu ere egiten du:


dezibel


Soinu-maila edo -indarra adierazteko erabiltzen den unitatea. Berez, magnitude baten bi balioren erlazioa eskala logaritmikoan neurtzeko unitatea da. Soinu-mailaren kasuan, soinuaren zenbait magnitude fisiko erabil daitezke konparazio hori egiteko (presio akustikoa, potentzia akustikoa eta soinu-intentsitatea). Hiruretan ere, entzumen-atariari dagokion balioa erabiltzen da konparazioaren erreferentziatzat.

 

Gainera, Musika Hiztegiko termino guztiak Euskalterm terminologia bankuan txertatuta daude, eta denek dute  etiketa (Termino normalizatua/gomendatua dela esan nahi du); beraz, beldur gabe erabili ditzakezu.

 

2/ Zientziari lotutako lexikoa finkatu behar izan zenean, Historian eragin handikoak izan diren zientzialari ospetsuen ohorez jarritako izenekin nazioarteko usadioari jarraitzea erabaki zuten; hau da, gaztelaniazko ‘-io’ atzizkia ez erabili, eta jatorrizko deiturak errespetatzea (azentuak gorabehera):


Sinboloa

Gaztelania

Frantsesa

Ingelesa

Euskara

Zientzialaria

dB

decibelio

décibel

decibel

dezibel

A.G. Bell

Hz

hercio

hertz

hertz

hertz

H.R. Hertz

A

amperio

ampère

ampere

ampere

A.-M. Ampère

V

voltio

volt

volt

volt

A.    Volta

W

ohmio

ohm

ohm

ohm

G.S. Ohm

W

vatio

watt

watt

watt

J. Watt

C

culombio

coulomb

coulomb

coulomb

C.-A. Coulomb

J

julio

joule

joule

joule

J.P. Joule

 

Ikusten duzunez, zientzialarien omenez jarri diren izenak direnean, unitateen sinboloan letra larria erabiltzen da.