Galdera

 

“Elige tantas charlas como en las que quieras participar” / “Aukeratu parte hartu nahi dituzun beste hitzaldi: ondo euskaratu dugu?

 

Data: 2017/01/31



Erantzuna

 

 

Markatu zein hitzalditan hartu nahi duzun parte: nahi beste aukeratu ditzakezu.

 

 

1/ Gaztelaniazkoa bera ere aldatu egingo genuke:

Indica en qué charlas quieres participar: puedes elegir cuantas quieras.

 

Eta horren pareko esaldia egin dugu euskaraz ere (erantzun laburrean eman dizuguna).

 

 

2/ Bitxia egiten zaigu ‘como en las que quieras participar’: ez gara ausartzen esaten ez dela zuzena erdaraz, baina barruntatzen dugu gaizki dagoela. Eta ia ezinezkoa egiten zaigu horren pareko zerbait ematea euskaraz, erlatibozko esaldiak eratzeko moduak hain ezberdinak izanik hizkuntza batean eta bestean.