Galdera

 

Laranja kas bat” edo “kas bat laranja”? “Txorizo ogitarteko bat” edo “ogitarteko bat txorizo”? “Laranja zuku bat” edo “zuku bat laranja”?


Data: 2017/02/07



Erantzuna

 

Laranja kas bat / Txorizo ogitarteko bat / Laranja zuku bat

 

1/ Horrelakoetan, ohikoena da hitz elkarketa erabiltzea, zalantzarik gabe. Beste kontu bat da zer gertatzen den laranja edo txorizo atzera botatzen direnean, maiz gertatzen den bezala; horrelakoetan, honela jokatu da euskaraz tradizioan:


Laranja kas bat > Kas bat, laranjarena

Txorizo ogitarteko bat > Ogitarteko bat, txorizoarena

Laranja zuku bat > Zuku bat, laranjarena

 

Esaterako, tabernan sartu, eta bi modutara eskatu diezaiokezu zerbitzariari zukua:


“Atera laranja zuku bat, mesedez” / “Mesedez, atera zuku bat, laranjarena”

 

2/ Ez zaigu batere egokia iruditzen “ogitarteko bat txorizo” erabiltzea.

Kasu konkretu horretan ez luke orain aipatuko dizugun zentzua, baina egitura hori [zenbatzailea + neurri izena + gaia] kantitatea adierazteko erabiltzen da:


·         baso bat laranja zuku / baso bete laranja zuku

·         hiru botila whiski

·         bost kilo sagar

·         lau metro karratu soropil


Horietan guztietan, ZENBAT galderari egiten diogu erreferentzia.