Galdera

 

“Enplegurako prestakuntza arduraduna” bisita txartelean: nola eman laburrago euskaraz (hiru karaktere kendu behar dira gutxienez)?

 

Data: 2017/02/17



Erantzuna

 

·         Lan-prestakuntzako arduraduna

·         Enplegurako prestakuntzako ard.

·         Lanerako prestakuntzako ard.

 

1/ “Enplegurako prestakuntza arduraduna” oso zabalduta dago EHko Lanbide Heziketan, baina uste dugu ez dela oso egokia. Hitz elkarketa, egitekotan, lehen bi hitzen artean egin behar da, eta azken bi hitzen artean:

a.       “Enplegurako prestakuntzako arduraduna”

(37 karaktere)

simbolos correcto bilaketarekin bat datozen irudiak

b.      “Enplegurako prestakuntza-arduraduna”

(35 karaktere)

simbolos incorrecto bilaketarekin bat datozen irudiak

c.       “Enplegu-prestakuntzako arduraduna”

(33 karaktere)

simbolos correcto bilaketarekin bat datozen irudiak

 

2/ Beraz, arazo larri bat daukagu: laburtzeko eskatu diguzu, baina gure lehen aukera (a) zurea baino are luzeagoa da; bigarrenak (c) ez gaitu horrenbeste asebetetzen, eta gainera ez digu balio, 32 karaktere baino gehiago dituelarik.

 

3/ “Enplegurako prestakuntza”ren ordez, “lanerako prestakuntza” ere erabili dezakegu, aski zabalduta baitago Lanbide Heziketan.

Baina patua aurka daukagu:

“Lanerako prestakuntzako arduraduna”

(34 karaktere!!!!)

 

Beraz, aurreko puntuko (c) atalekoaren parekoa erabili beharko genuke, nahiz eta ez asebete aurrekoak beste:

“Lan-prestakuntzako arduraduna”

(29 karaktere)

 

4/ Beste aukera bat. Ez da oso ohikoa, baina zenbaitek ‘ard.’ laburdura erabiltzen dute arduradunaren ordez. Beraz,

“Enplegurako prestakuntzako ard.”

(31 karaktere)

“Lanerako prestakuntzako ard.”

(28 karaktere)

 

Arrate Castillo Salazar

Enplegurako prestakuntzako ard.

696 996 696