Galdera

 

“Esadazu rock eta rapa gustoko duzun”: zuzena da?


Data: 2017/07/17



Erantzuna

 

Esadazu rocka eta rapa gustuko(ak) dituzun

 

1/ Euskara estandarrean, normalena da pluraleko komunztadura erabiltzea, salbu eta kasu gutxi batzuetan (aukeran):

Oso-oso hurbileko kontzeptuak direnean (gehienbat, izen abstraktuak direnean):


·         Adorea eta kemena behar dira/da.

 

2/ ‘rock’ idatzi duzu, eta guk ‘rocka’ nahiago: oso gutxitan kendu dakioke izenari kasu marka (eta ‘-a’ artikulua, NOR kasuan) singularrean doanean. Salbuespena, berriro ere, aurreko puntuan deskribatutako kasua izan liteke.


·         Gorputz eta arimatik atera zaio oihua.

 

3/ Euskara estandarrerako, gustu(ko) aukeratu zuen Euskaltzaindiak, eta ez gusto(ko).

 

4/ Normalean, beste hizkuntzetako hitzak letrakera etzanez idatzi behar dira: bullying, tour de force, putsch… Baina batzuk naturalizatu egiten dira denborarekin, eta jasotzen dituzte hiztegiek. Halaxe gertatu da ‘rock’ eta ‘rap’ hitzekin, eta, beraz, letrakera arruntez idatzi behar dira euskaraz.