Galdera

 

“El punto más al norte”: nola eman euskaraz?

 

Data: 2017/05/05



Erantzuna

 

Punturik iparrekoena / Punturik iparraldekoena / Iparralderengo puntua

 

 

1/ Superlatiboa aditzondoen eta izenondoen gainean eraiki daiteke (ez guztiekin, jakina).

Horren kontura, behin hala galdetu ziguten ea zuzena zen gusturen hitza euskaraz, eta erantzun honetarako komeni zaizu orduan erantzundakoa irakurtzea: http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/859

 

2/ Gehienek, gure ustez, izenondoaren gainean eraikitzea aukeratuko lukete: iparreko (edo iparraldeko).

·         iparreko > iparrekoena

·         iparraldeko > iparraldekoena

 

3/ Baina, bizkaieraz behinik behin, ohikoak dira (batzuk beste batzuk baino ohikoagoak) NORA kasuaren gainean eraikitako honako hauek: akaburen(go), azpiren(go), aurreren(go), atzeren(go), barruren(go), baztarreren(go),goren(go), beheren(go), ezkerralderen(go), eskumalderen(go)…

 

Beraz, iparralderen dagoen puntua eta iparralderengo puntua ere onartuko genituzke.

 

 

4/ Bide batez, hauek dira Euskal Herriko ipar- eta hego-muturretako puntuak:

·         Ipar-muturreko udalerria: Samatze (Lapurdi): 43° 31′ 30″ N

·         Hego-muturreko udalerria: Ablitas (Nafarroa Garaia): 41° 58′ 28″ N

 

Zein dira ekialdekoena eta mendebaldekoena? Zuk zeuk deskubritu.