Galdera

 

Liburu baten portada, contraportada eta lomo: nola eman euskaraz?


Data: 2017/05/22



Erantzuna

 

Azala, atzeko azala eta bizkarra

 

1/ Hizkuntza bietako ohiko hiztegietara jo dugu (Elhuyar, Zehazki…), eta hiru termino horiek aurkitu ditugu. Euskalterm banku terminologikoan ere halaxe agertzen dira, eta gainera termino gomendatu/normalizatu modura.

·         portada = azala

·         contraportada = atzeko azala

·         lomo = bizkar

 

2/ Gainera, are berme handiagoa izatearren, ikusi dugu honela jasotzen dituela Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak (atzeko azala ez du jasotzen sarrera lexikal beregain modura, espero genuen bezala) azal eta bizkar sarrerak:

azal 5 iz. Liburu baten gaineko eta azpiko orriak, gehienetan barrukoak baino gogorragoak direnak; batez ere, gaineko orria. Azala taxutu eta apaindu duena. Azala eta argazkiak, X-renak.

bizkar 6 iz. Liburuetan, orriak josten edo itsasten diren aldea, orriak ebakirik dauden aldearen kontrakoa.

 

3/ Contraportada euskaratzeko, suposatu dugu liburuetako kanpoaldeko egituraren zatia dela; atzeko aldekoa, hain zuzen ere. Batzuetan, berriz, azalaren aurrean dagoen orrialdea izendatzeko erabiltzen dute (uste dugu horretarako anteportada dela egokiagoa erdaraz); euskaraz, orrialde horri, kontrazala esaten zaio.