Galdera

 

'Ha dejado el examen en blanco': nola eman euskaraz?

 

Data: 2017/05/25



Erantzuna

 

'Zuri utzi du azterketa'

 

Jakina, beste hizkuntza guztietan bezala, ideia hori hainbat modutan eman daiteke euskaraz, ez baita jakintza-arlo jakin bati dagokion terminoa:


·         “Zuri utzi du azterketa”: Elhuyar hiztegiak, en blanco lexian, adibide hau jasotzen du: en el examen dejé la primera hoja en blanco: azterketan lehen orria zuri utzi nuen

·         “Ezer idatzi gabe entregatu du azterketa”

·          “Letra bat ere ez du idatzi azterketan”

·        


Zuk zeuk asmatu dezakezu zer beste bide egon litezkeen…

 

Erantzun laburrean, gaztelaniazko formatik hurbilena aukeratu dugu. Pentsatu dezakezu kalkoa dela; baina, hala izanik ere, guztiz zuzena litzateke. Elhuyar hiztegiko adibideaz gain, ugari topatu ditzakezu Interneten; adibidez, Nafarroako Euskalerria Irratiko hau:


Sortzen eta Herrikoa guraso elkarteen plataformetako ordezkariek erantzun diote zenbait ikaslek ez dutela azterketa egin, eta beste askok aurkeztu direla, baina izen-abizenak besterik ez dutela idatzi azterketan: zuri utzi dute.