Galdera

 

'AndereñoRIK onena' ala 'andereño onena'?

 

Data: 2017/07/07



Erantzuna

 

Biak dira zuzenak.

 

1/ Superlatiboaren gaineko informazioa, EGLU I (Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I) Euskaltzaindiaren gramatikan duzu, 205.-207. orrialdeetan.

 

2/ Bertan esaten denez,

a/ partitiboarekin erabiltzea da ohikoena:

andereñorik onena

andereñorik eta onena

b/ baina partitiborik gabe ere erabili daiteke:

andereñoØ onena → andereño onena

c/ beste kasu batzuk ere erabili daitezke:

andereñoetan onena

andereñoetatik onena

andereñoetarik onena

eta postposizio-sintagma ere bai (gutxitan):

andereñoen artean onena