Galdera

 

'Etxeak su hartu du’ edo ‘etxea suak hartu du’: zein da zuzena?

 

Data: 2017/09/19



Erantzuna

 

Biak dira zuzenak.

 

Horrelako zalantza bat duzunean, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batura jo behar duzu (Mozilla Firefox nabigatzailean instalatu daitekeen Euskalbar tresna-barran aurkituko duzu). Bertan su sarrera kontsultatuta, hau ageri zaigu lexietan:


·         suak hartu 1 Su hartu. Ai, andrea, gure etxea suak hartu du.

2 Haserre bizian jarri. Suak harturik joan zen.

·         su hartu Zerbaiti sugarrek eragin, zerbait erretzen hasi. Su hartu zuen etxeak.


Beraz, biak erabili daitezke, esanahi berarekin (zeuk jarritako adibide bera aukeratu dituzte Euskaltzaindikoek, bidenabar esanda).