Galdera

 

Intercambio de estudiantes: nola eman euskaraz?

 

Data: 2017/09/22



Erantzuna

 

Ikasle(-)trukea

 

1/ Gure ustez, ikasle(-)trukea erabiltzen da gehienbat horretarako. Halaxe aurkitu dugu Zehazki hiztegian, adibide batean:


intercambio m truke: intercambio de alumnos, ikasle trukea; la economía basada en el intercambio, trukean oinarritutako ekonomia.

 

2/ Interneten ere adibide ugari topatu dezakezu, hainbat ikastetxetako web-orrietan. Baina bestelako iturrietakoak ere bai. Haietako batzuk ekarriko dizkizugu hona:


·         Linguaren barnean E ekintza garatzen da, Hezkuntza-proiektu Bateratu baten eremuan (HPB), Europako Batasuneko estatu-kideetan dauden ikastetxeen artean ikasle-trukeen bidez gazteek atzerriko hizkuntzetan komunikatzeko daukaten motibazioa eta gaitasuna bultzatu nahi duena, hain zuzen ere. (EHAA-BOPV, AGINDUA, 1998ko urtarrilaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza-proiektu Bateratuak garatzeko diru-laguntzen deialdia egiten duena, hain zuzen SÓCRATES-LINGUA programaren E ekintzaren barneko 1998ko irailaren 1etik 1999ko urriaren 31ra arte egin beharrekoak.)

·         Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilaria Aezkoako Batzar Nagusian izan zen atzo, Ariben, Perigordeko eskualdearekin (Frantzia) ikasle trukerako hitzarmen bat sinatzeko. (Berria, 2014-04-30)

 

·         Azken urteetan bezala, aurten ere bretoiak etorri dira Debagoienera, Arizmendi Ikastolarekin egiten duten ikasle-trukea dela-eta. (Goienkaria, 2013-04-19)