Galdera

 

Éramos pocos y parió la abuela”: nola eman euskaraz?

 

Data: 2017/10/27



Erantzuna


Lehen gutxi, eta amona umatu / erditu

 

1/ Tradizio handiko euskal baliokiderik ez dugu aurkitu esapide horretarako. Kontzeptu hori euskaraz eman beharra izan duenak ia-ia hitzez hitzeko hautua egin du. Hala, Elhuyar hiztegiak:

éramos pocos y parió la abuela


lehen gutxi eta amona umetu

 

 

Oharra: Euskaltzaindiaren Hiztegiak dio umatu izan behar duela, edo: umea egin = erditu.

Beraz, ‘zuzendu’ egin beharko genuke:

·         Lehen gutxi, eta amona umatu

·         Lehen gutxi, eta amona erditu

·         Lehen gutxi, eta amonak umea egin

 

Beste hiztegietan (Zehazki, Labayru…), berriz, ez dugu ezer aurkitu.

 

2/ Badugu sarean baliabide interesgarri bat halako esapideen gaineko informazioa lortzeko: Refranero multilingüe. Hor ere begiratu dugu “parió la abuela, baina aurkitu dugunak ez gaitu asebete.


 

Iruditzen zaigu ez dituela betetzen esaera zaharren edo atsotitzen ezaugarriak: asko erabiltzen diren esaldiak, hizkuntzan errotuak, erraz esatekoak, ontzat ematen den iritzi edo uste bat adierazten dutenak…

“Gehiegi ginen eta beste bat gehiago etorri da” izan liteke “Éramos pocos…” paremiaren azalpenetako bat, baina ez besterik.

Izan ere, lehen aipatutako Refranero multilingüen bi adiera ezartzen zaizkio esaerari:

a)      Hitzez hitzekoa: leku batean jende gehiegi egonda, beste batzuk etortzea.

Éramos pocos, y parió la abuela = No cabíamos al fuego, y entró nuestro abuelo


b)     Metaforikoa: txarretik asko egon, eta beste kalteren bat gertatzea

Éramos pocos, y parió la abuela = Monto un circo y me crecen los enanos

 

3/ Orain arte aztertutakoarekin, proposamen batzuk egingo dizkizugu.

a)

·         Lehen gutxi, eta amonak umea egin (Elhuyarren bidetik)

 

·         Lehen gutxi, eta katemeak katakumeak ekarri

 

·         Sukaldea bete jende, eta aitona etorri

 

·         Etxea bete jende, eta auzoak bisitan

 

·        

camarote hermanos marx bilaketarekin bat datozen irudiak

 

mafalda enfadada bilaketarekin bat datozen irudiak

b)

·         Sasitik irten, eta lahar artean sartu

 

·         Kearen beldurrez, sutara ihesi

 

·         Zulotik irten, eta errekan jausi

 

·         Zirkoa jarri, eta ipotxak hazi

 

·         Murphyren legea!

 

·