Galdera

 

Enfermería de libros: nola eman euskaraz?

 

Data: 2017/10/27



Erantzuna

 

·         Liburu(-)ospitalea

·         Liburu-erizaintza (jarduera)

·         Liburu-erizaindegia (lekua)

 

1/ Jakina, metafora moduko bat da enfermería de libros delakoa, beste hainbat hizkuntzatan ere modu berean erabiltzen dena, hospital de libros parekoarekin batera (uste dugu –baina oker egon gintezke!– ez dagoela alde nabarmenik batetik bestera).

·         Gazt.: enfermería de libros / hospital de libros

·         Fr.: infirmerie des livres / hôpital des livres

·         Ing.: book infirmary / book hospital


 

 

Beraz, ez dago inolako arazorik euskaraz ere metafora berbera erabiltzeko. Aurizberriko liburutegi publikoan, esaterako, liburu ospitalea izeneko jarduera bultzatu dute gaztetxoentzat.


 


2/ Liburutegi publiko eta eskola liburutegi askotan garatu omen da jarduera hori, Interneten irakurri dugunez, honako helburu hauekin:

- Aztertzea zergatik apurtzen edo hondatzen diren liburuak
- Kontziente izatea zer egin behar den liburu bat apurtzen den bakoitzean
- Oinarrizko konponketa batzuk egiten ikastea