Galdera

 

Nola irakurtzen dira Matematika arloko ‘+’ eta ‘‘ ikurrak?


Data: 2017/11/16



Erantzuna

 

Zenbakien zeinuak adierazten badituzte, ‘plus eta ‘minus (hurrenez hurren)

Eragiketen sinboloak badira, ‘gehi’ eta ‘ken’ (hurrenez hurren)

 

1/ Aspaldi erabaki zen zientzia eta teknikarako euskararako zein zen ikur horien irakurbidea.

EIMAren Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak liburuan esaten denez (48. or.):


Euskarazko izendapenean, bereizi egiten dira zenbaki osoaren zeinuen izenak (+, «plus»; –, «minus») eta batuketaren eta kenketaren adierazleak diren ikurrenak (+, «gehi»; –, «ken»).

 

 

2/ Adibideak

 

a/ Nola irakurri -5 + (-4) = -5 - 4 adierazpena?

 

–5

+

–4

=

–5

4

minus bost’

gehi

minus lau’

‘berdin’

minus bost’

ken

‘lau’

(zeinua)

(batuketa)

(zeinua)

 

(zeinua)

(kenketa)

 

 

 

b/ Eta (-a + b) · (a - b) = -a2 + 2ab - b2 = - (a2 - 2ab + b2) delakoa?

minus a gehi b’/ ‘bider’ / ‘a ken b’ / ‘berdin’ / ‘minus a karratu’ / ‘gehi’ / ‘bi a b’ / ‘ken’ / ‘b karratu’ / ‘berdin’ / ‘minus’ / ‘(parentesia)’ / ‘a karratu ken bi a b gehi b karratu’ / ‘(itxi parentesia)’

 

c/ Eta limx→+∞ -x2 + x = -?

‘limite’ / ‘ixa plus infiniturantz doanean’ / ‘minus ixa karratu gehi ixa’ / ‘berdin’ / ‘minus infinitu’