Galdera

 

‘(Irailaren) 11’ ala ‘(Irailaren)  11a’?

 

Data: 2017/12/19



Erantzuna

 

(Irailaren) 11 / 11n / 11tik

 

1/ Zenbakiak deklinatzeko, kontuan hartu behar duzu nola amaitzen diren, zein kasu marka esleitu erabakitzeko orduan.

 

Hori kasu dituzu:

 

·         A ez den beste bokalez amaitzea: zazpia, zazpian, zazpira, zazpitik, zazpiaren

 

·         Kontsonantez amaitzea: bosta, bostean, bostera, bostetik, bostaren

 

·         A bokalez amaitzea: hamaika (hamaikaØ), hamaikan, hamaikara, hamaikatik, hamaikaren

 

 

2/ Zenbakiok letraz adierazi beharrean sinboloz adierazten dituzunean, sinboloaren atzean kasu marka horiek beroriek (aurreko puntuan hondo berdez nabarmendu ditugunak) gaineratu behar dituzu:

 

·         A ez den beste bokalez amaitzea: 7a, 7an, 7ra, 7tik, 7aren

 

·         Kontsonantez amaitzea: 5a, 5ean, 5era, 5etik, 5aren

 

·         A bokalez amaitzea: 11 (11Ø), 11n, 11ra, 11tik, 11ren

 

Beraz, ez dira zuzenak: 11a, 11an, 11atik…

 

Eta ez dira zuzenak hizkuntza mintzatuan zenbaitek erabiltzen dituzten forma hauek: hamaikean / 11ean, lauean / 4ean…