Galdera

 

Deustu ala Deustua?


Data: 2018/01/19



Erantzuna

 

Deustu

 

1/ Zure zalantza beste jende askok izaten du. Hala, behin hala, Jagonet Euskaltzaindiaren kontsulta zerbitzura ere heldu zen. Hona hemen orduko hartan emandako erantzuna:

 

Galdera: Zein da Bilbo handiak irentsitako udalerri horren izena, Deustu ala Deustua?

Erantzuna: Herri horren euskal izena Deustu da (oraingo erdaraz Deusto izan arren).

Data: 2007/09/24

Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazkaria

 

2/ Berriaren estilo liburuan ere, Deustu ageri da Bilboko auzoen artean:

Bilboko auzo eta barruti nagusiak. Abando, Abusu (La Peña*), Altamira, Ametzola, Arabella, Arangoiti, Askao (Iturribide*), Atxuri, Basurtu, Begoña, Begoñaibarra (Castaños*), Bilbo Zaharra, Bolueta, Deustu, Deustuibarra (La Ribera*), Elorrieta, Errekaldeberri (Rekaldeberri*), Ibaiondo, Ibarrekolanda, Indautxu, Iralabarri, Iturrigorri, Larraskitu, Loruri (Ciudad Jardin*), Masustegi, Matiko, Miribilla, Olabeaga, Otxarkoaga, San Adrian, San Frantzisko, San Ignazio, San Pedro Doneperiaga (San Pedro de Deustu*), Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uretamendi, Uribarri, Zabala, Zazpikaleak (Alde Zaharra), Zorrotza, Zorrotzaurre, Zurbaran.

(izartxoek adierazten dute Berrian erabili beharreko euskaran gaitzesteko formak direla: ez erabili La Peña, Abusu baizik)