Galdera

 

Zentimo hitzaren laburdura: zein da?


Data: 2018/01/26



Erantzuna

 

zm.

 

1/ Siglak (ANC = Afrikar Kongresu Nazionala), laburdurak (etorb. = etorbide), neurri izenen sinboloak ( = kiloohm) edo bestelako laburtzapenak kontsultatu nahi badituzu, iturri fidagarria duzu 2010etik aurrera: Laburtzapenen Hiztegia. Horra jo beharko genuke denok modu berean jokatzeko.

Hiztegi horretako 38. orrialdean aurkituko dituzu zentimo (diru unitatearen ehunena, hala nola euroarena) eta hari dagokion laburdura (zm.).

 

2/ Bide batez, laburdurekin nola jokatu ikasi nahi baduzu, jo ezazu EIMAren estilo liburura; zehatzago, Ortotipografia liburukira: 37.-39. orrialdeetan dago azalpena. Desberdin jokatu behar dela siglekin, laburdurekin eta neurri unitateen sinboloekin, eta komeni zaigu ikastea.

Hona lau gomendio garrantzitsu, nolabait laburbiltzearren:


·         Laburdurak letra arruntez idazten dira.

·         Puntu eta guzti idazten dira (neurri izenen sinboloak ez bezala): 4 zm. (zentimo), baina 4 cm (zentimetro).

·         Gehienak letra xehez idazten dira.

·         Laburdurei ez zaie atzizkirik erantsi behar; deklinatu behar izanez gero, laburdura erabili beharrean hitza oso-osorik erabili behar da:

etab.-etan →  eta abarretan