Galdera

 

Zenbatean zoaz?” edo “Zenbatera zoaz?” (abiaduraz galdetzeko)?


Data: 2018/02/01/



Erantzuna

 

Zenbatean zoaz?

 

1/ Euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, NON kasua erabiltzen dugu abiaduraz hitz egiteko, adibide hauek erakusten duten bezala:


·         Orduko laurogei kilometroko abiaduran zihoan. (Zientzia eta Teknikako euskara arautzeko gomendioak, EIMAren estilo liburua)

 

·         Erabiltzaileak informazioa irakurtzen duen bitartean, birusa disko gogorrean kokatzen da, abiadura izugarrian. (Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, EIMAren estilo liburua)

 

·         Ehun eta hamarrean zihoan autobidean. (Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, EIMAren estilo liburua)

 

·       Ukabilak eta eskuak sarri ikusten dira dantzan, eta kolpe txikiak ere bai, orduko 60-65 kilometroko abiaduran doazen txirrindularien artean. (Berria, 2004-05-13)

 

2/ Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak liburukian, honetaz ohartarazten gaituzte:


«Joan aditzarekin, abiaduraren kasuan, Euskaltzaindiak gaitzetsia du «halako abiaduraz», eta aukeran ematen ditu «halako abiadurarekin» eta «halako abiaduran». Inesibokoa hobesten dugu.»


Bi aukera horietatik, NON kasua (inesiboa) hobesten du EIMAk. Zure galderaren kasuan, gainera, oso arraroa geratuko litzateke “Zenbatekin zoaz?” forma.

 

3/ Zure zalantzarekin zerikusia duen beste galdera bat egin ziguten behin hala: “Abiaduraz ari garenean, esan daiteke 50ean? Erantzuna esteka honetan duzu.