Galdera

 

'Intercambio universitario': nola esaten da euskaraz?


Data: 2018/02/02



Erantzuna

 

Unibertsitate(-)trukea

 

1/ Hiztegietan (Elhuyar, Zehazki…) intercambio begiratzen baduzu, adibide hau aurkituko duzu:

intercambio de alumnos: ikasle-trukea

Universitario, berriz, hiru eratara eman daiteke: unibertsitate(-), unibertsitateko edo unibertsitario.

Sarean ikertu, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Unibertsitate-trukerako oinarrizko gida aurkitu dugu. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitatearen Campusa aldizkarian ere aurkitu ditugu beste adibide batzuk, EHUko mugikortasun programei buruzko erreportaje batean.

 

·         2018-2019 ikasturtean unibertsitate trukean parte hartzeko baldintzak azaltzeko ikasleei. Informazio saioak hiru campusetan egin dira aste osoan.

 

·         Gorka Orueta eta Ainhoa Gómez zuzendariek informazio saioak eman zituzten, eta, horrez gain, zenbait ikaslek euren esperientzia azaldu eta gomendioak eman zizkieten 2018-2019 ikasturtean unibertsitate truke bat eskatu asmo duten ikasleei.

 

Beste batean ere galdetu ziguten intercambio de estudiantes nola eman euskaraz, eta orduko erantzuna ikusteko esteka jarri dizugu.