Galdera

 

Este niño está llamando la atención”: nola eman euskaraz?


Data: 2018/02/06



Erantzuna

 

“Ume hau bere burua nabarmentzen ari da”, esate baterako

 

1/ Erdaraz, hiru esanahi ditu gutxienez “llamar la atención” esapideak:


1.      Zerbait deigarri gertatu / Atentzioa eman

2.      Ohartarazi / Errieta egin / Kargu hartu

3.      Nabarmenkerian aritu


Zure adibidea hirugarren adierari dagokio.

 

2/ Erdaraz bezala (“ser el centro de atención”, “dar la nota”…), hainbat modutan eman daiteke euskaraz esapide horren baliokidea, hizkera maila batean edo bestean:

·         (burua) nabarmendu

·         nabarmenkerian erori

·         nabarmen ibili

·         burua erakutsi / agertu / atera

·         gangarra erakutsi

·         kopeta erakutsi

·         inor berriketan ipintzeko bidea eman

·         oilartu


Esate baterako, adibide hauek aurkitu ditugu Labayru hiztegian:

 

·         Actúa de esa forma para llamar la atención: Burua erakusteko egiten ditu horrelako plantak.

·         No sé qué necesidad tienes de llamar la atención allá donde vas: Danean horren nabarmen zertan ibili behar ete dozu zuk? (bizk)

·         Nos mantendremos aquí callados sin llamar la atención: Inor berriketan jartzeko biderik eman gabe, isil-isilik geratuko gara hemen.