Galdera

 

“Día del orgullo Gay”: nola eman euskaraz?  

 

Data: 2018/03/15  



Erantzuna


“Gay eta Lesbianen Harrotasun(aren) Eguna”

 

“Gay eta Lesbianen Harrotasun(aren) Eguna” markatu dizugu erantzun laburrean, eta ez “Gayen Harrotasunaren Eguna”, Berria egunkariaren estilo liburuan adierazten denez:

 

«Oro har aritzeko, gay eta lesbianak idatziko da, eta ez homosexualak. Izan ere, homosexual hitza bakarrik erabiltzeak ikusezin bihurtzen ditu lesbianak. LGTBI sigla ere erabiliko da (lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualak).»

 

Beraz, zorrotzago jokatzearren, hauek ere erabili ditzakezu:

 

• “Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Harrotasun(aren) Eguna”

• “Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Harrotasun(aren) Eguna”

• “LGTBIen Harrotasun(aren) Eguna”