Galdera

 

'Ezkerrera' ala 'ezkerretara'? 

 

Data: 2018/03/16  



Erantzuna

 

Biak dira zuzenak: Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki kontu horren gainean.

 

1/ Galdera tipikoa da kontsulta zerbitzuetan guri egin diguzun hori. Hala, pareko bat egin zuten 2001ean Jagonet Euskaltzaindiaren kontsulta zerbitzuan, eta hona hemen erantzundakoa:

 

Zein da formarik egokiena, 'ezkerrean' ala 'ezkerretan'?


Erantzuna: Biak erabili izan dira, 'ezkerrean' eta 'ezkerretan'. Batasunerako ez dugu oraindaino Euskaltzaindiaren erabakirik; nahiz eta, Orotariko Euskal Hiztegiaren corpuseko datuak ikusirik, 'ezkerrean' gahiagotan erabilia izan.


Data: 2001/04/11 Erantzulea: Gramatika batzordea 

 

Euskaltzaindiaren Hiztegian ezker sarrera kontsultatuta, begira zer gertatzen den adibideetan:

 

ezker 1 iz. Bihotza dagoen aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da). Haren ezkerrean eseriko direnak. Elizaren ezkerrean dagoen zubian. Herria ezkerretara utzirik. Lema pixkaren bat eskuin edo ezkerrera okertu. Ezkerrerantz okertua. Mahaitik ezkerretara. Letrak ezkerretik eskuinera doaz.

 

2/ Zure zalantzarekin zerikusia duen beste bat gutxienez heldu zitzaigun behin hala gure Kontsulta Zerbitzura: '10 zentimetrora' ala '10 zentimetrotara'?

 

Esteka honetan duzu orduko hartan erantzundakoa (biak dira zuzenak kasu honetan ere):

http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/73468b