Galdera

 

Educar no es llenar un vaso vacío, sino encender un fuego latente” Laoziren esaldia: nola eman euskaraz?


Data: 2018/05/08



Erantzuna

 

“Heztea ez da edalontzi bat betetzea, baizik eta su bat piztea”

 

1/ Zerbait itzuli behar izaten dugunean, saiatzen gara jatorrizko bertsiora jotzen, eta ez gaztelaniazkora, zer gerta ere. Jakina, esaldia Laozi filosofoarena izanda, zail geneukan jatorrizkotik abiatzea. Beraz, beste batzuetan bezala, esaldi famatu hori saiatu gara beste hizkuntza batzuetan nola ematen den aurkitzen.

Hala, Interneten kata bat egin, eta bi sorpresarekin egin dugu topo:

·         Ez dakigu nor den esaldiaren egilea: Laozi, Aristofanes, Sokrates, Anaximandro, Heraklito, Teofrasto, W. B. Yeats, Montaigne…

·         Frantsesez (“Enseigner, ce n'est pas remplir un vase, c'est allumer un feu”), ingelesez (“Education is not the filling of a pail, but the lighting of a fire”), italieraz (“educare non è riempire un secchio ma accendere un fuoco”)… ez da aipatzen latenterik.

Resultado de imagen de Enseigner, ce n’est pas remplir un vase, c’est allumer un feu

Resultado de imagen de Enseigner, ce n’est pas remplir un vase, c’est allumer un feu

Resultado de imagen de Enseigner, ce n’est pas remplir un vase, c’est allumer un feu

Resultado de imagen de educare non è riempire un secchio ma accendere un fuoco

Resultado de imagen de educare non è riempire un secchio ma accendere un fuoco





 

Beraz, ez daukazu zertan euskaratu latente hori.

 

2/ Nola eman latente euskaraz?

Hiztegiek hainbat ordain eskaintzen dizkigute: latente bera, sor, ezkutu, estali(eta ezkutuan dagoen, ezkutuko, itzalpelko, isilpeko…); zuri berezko bururatu zaizu, eta guri lo dagoen, lozorroan dagoen

Beraz, nola euskaratu esaldia? Kontuan hartu ezazu zer gertatzen den (beste hizkuntza batzuetan): ez dakigu norena den esaldia eta are gutxiago dakigu zein den jatorrizko forma; beraz, esaldiak esan nahi duena euskaraz eman behar dugu, gaztelaniazko bertsioaren formari erreparatu gabe (edo erreparatuta, hala nahi izanez gero).

Hona aukera batzuk:


“Heztea

ez da

(hutsik dagoen)

edalontzi

baso

bat

betetzea,

baizik eta

(ezkutuan dagoen)

(lozorroan dagoen)

su

(latente)

(ezkutu)

bat

piztea.”

isiotzea.”

 

3/ Zure kontsultan, Lao Tsé aipatu diguzu, baina guk Laozi idatzi dugu erantzun honetan. Zergatik?

Kanpotik datozen izen bereziak euskaratzeko, EIMAk argitaratutako Onomastika (Zerrendak) izaten da gure erreferentzia nagusia. Bertan aurkituko dituzu, PDF formatuan, ehunka pertsonaia historiko, artelan, gertaera, leku izen eta besteren izenak, euskaraz zein gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Liburuki horretan ‘Laozi’ idazkera proposatzen denez, halaxe jokatu dugu guk.

Dena dela, arazo handi bat daukagu: jakinik Laozi taoismoaren fundatzailea izan zela (batzuek zalantzan jartzen dute pertsonaia historiko bat izan ote zen Laozi delakoa), Euskaltzaindiaren hiztegira jo dugu taoismo sarreran zer jasotzen duen ikusteko:


taoismo iz. Ekialde Urruneko herri erlijioa, Lao-Tse filosofoaren liburuetan oinarritua.


Ikusten duzunez, beste hizkuntza askotan gertatzen den bezala, oraindik ez gara ados jarri nola idatzi behar den txinatar filosofoaren izena. Beraz, idatzi Laozi edo Lao-Tse (baina azenturik gabe).