Galdera

 

Entorno de colaboración virtual de aprendizaje: nola eman euskaraz?

 

Data: 2018/09/21



Erantzuna

 

 

Elkarlaneko ikaskuntza-ingurune birtuala

 

1/ Hasieran, arazoak izan ditugu zure kontzeptu hori ulertzeko, sintagmak oso korapilatsuak direnean maiz gertatzen den bezala, aurrez inoiz ez badugu horretaz ezer aditu behinik behin (gure kasuan bezala):

·         Zer da birtuala, elkarlana (elkarlan birtuala) edo ingurunea (ingurune birtuala)?

·         Zerekin doa ikaskuntza, elkarlanarekin (ikaskuntza-elkarlana) edo ingurunearekin (ikaskuntza-ingurunea)?

 

2/ Zorionez, Interneten han-hemenka kontzeptu horren edo antzeko baten bila ibilita, aurkitu dugu haren azpian dagoen kontzeptu bat: “entorno virtual de aprendizaje (EVA)”.

Gero, jakinik ia jakintza-arlo guztietan gaztelaniazko entorno delakoaren ordain gisa ingurune erabiltzen dela euskaraz –ia sistematikoki–, erraz aurkitu dugu dagokion terminoa:

ikaskuntza-ingurune birtuala (bai eta haren siglak ere: IIB)

 

3/ Amaitzeko, argitu behar genuen zeri dagokion elkarlana: inguruneari edo ikaskuntzari. Berriz Interneten bilatu, eta argi ikusi dugu gaztelaniaz maiz erabiltzen dela gaur egun entorno de colaboración.

Beraz, jakinik inguruneari dagokiola elkarlana, forma hau proposatzen dizugu:

elkarlaneko ikaskuntza-ingurune birtuala

Bide batez, sintagma korapilatsu horrekin izan ditugun anbiguotasun-arazoak saihesteko, proposatzen dizugu erdaraz elementuen ordena aldatzea eta beste preposizio bat erabiltzea (gutxienez, anbiguotasun bat desegin egin dugu modu horretan):

entorno virtual de colaboración para el aprendizaje