Galdera

 

'Danza creación': nola eman euskaraz?

 

Data: 2018/10/09



Erantzuna

 

Sormenezko dantza

 

1/ Zoritxarrez, gure ohiko iturrietara (hiztegiak, gordailuak…) jo, eta ez dugu euskarazko ordainik aurkitu danza creación kontzepturako, ez ohiko hiztegietan (Elhuyar, Zehazki…) –espero bezala–, ez Euskalterm gure banku terminologikoan, ez itzultzaileen posta zerrendan, ez Berria egunkariaren estilo liburuan, ezta EITBren HIKEA kontsultagunean ere.

 

2/ Gaztelaniaz, ezohikoak dira hitz elkarketa bidez sortutako sintagmak, baina logikoa da horrela izatea gaztelaniaz, kontuan harturik frantsesez danse création esaten dela, eta creation dance ingelesez.

Horrelakoetan, bi izenen arteko lotura-preposizioa galdu egiten da gaztelaniaz eta frantsesez: danza (de) creación. Ingelesez, berriz, oso ohikoa izaten da hitz elkarketa, euskaraz bezala (eta ingelesezko hitz elkartu arruntek euskarazkoen egitura bera dute: cow milk = behi esne; milk cow = esne behi).

HIKEA kontsultagunean, aurkitu dugu nola eman gaztelaniazko “Jefa de Cine, Movies y Documentales de Creación”: Zine, Telefilm eta Sormenezko Dokumentalen arloburu.

 

3/ Hori ikusita, Interneten murgildu gara, kontsultatzeko ea “sormenezko dantza” erabiltzen den. Eta arrakasta izan dugu. Hona hemen hainbat erreferentzia:

·         Zubiaur musika eskola

SORMENEZKO DANTZA, DANTZA KLASIKOA ETA HIP-HOP/FUNKY

·         Gasteizko Udalaren webgunea

·         Donostiako Udalaren webgunea

·         Udako Euskal Unibertsitatearen webgunea (Garatu ikastaroak)

·         Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (BOPV)

·        

 

Hori ikusita, sormenezko dantza proposatzea erabaki dugu.