Galdera

 

Errege-erreginen izenak: Karlos IV.a ala Carlos IV.a? Elisabeth II.a ala Isabel II.a? Alfontso XII.a ala Alfonso XII.a?


Data: 2018/10/19



Erantzuna

 

Espainiako errege-erreginen kasuan, Karlos IV.a / Elisabet II.a edo Isabel II.a / Alfontso XII.a

 

1/ Euskaltzaindiak arau bat onartu zuen 2017ko urriaren 27an (beraz, aski berria da) kontu horren gainean: “Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Errege-erreginen eta kidekoen kasua” (186. araua).

Bertan aurkituko duzu zer irizpide erabili errege-erreginen izenak euskara batuan idazteko, baina eta, horrez gain, Europako monarken zerrenda luzea daukazu kontsultatzeko.

 

2/ Bi irizpide nagusitan laburbildu daiteke arau-gomendioa:

«1 Europako errege-erregina historikoen izenak, oro har, euskal grafiara egokituta idazten dira, santu-santen izenak egokitzen diren bezala eta gure inguruko hizkuntzetan ere ohitura den moduan.

2 Errege-erregina garaikideen kasuan, berriz, haien jatorrizko izenak ez dira egokitzen; hau da, jatorrizkoan bezala idazten dira. Zehazki, Bigarren Mundu Gerraren amaieraz geroztik (1945az geroztik) errege edo erregina bihurtu direnen izenak ez dira egokitzen. Adibidez, Elizabeth II.a Erresuma Batukoa, Felipe VI.a Espainiakoa, Beatrix Herbehereetakoa

Bigarren irizpide, nolabait esanda, berria-edo da: testu liburu, entziklopedia… askotan, errege-erregina modernoen kasuan ere, egokitu egin da grafia, baina ez gure komunikabide nagusietan (EITB eta Berria, kasurako). Adibidez, Espainiako errege emerituaren kasuan, Joan Karlos I.a idatzi da batzuetan eta Juan Carlos I.a (esan eta idatzi) besteetan.

 

3/ Beraz, Euskaltzaindiaren arauaren arabera, honela jokatu behar duzu hiru izen horiekin:

a/ Espainiako Karlos IV.a (1748-1819)

Euskaraz

Gaztelaniaz

Frantsesez

Ingelesez

Karlos IV.a (edo Karlos Ehiztaria)

Carlos IV el Cazador

Charles IV

Charles IV the Hunter

 

Bigarren Mundu Gerra amaitu aurreko Karlos/Charles… guztiak, beraz, Karlos idatzi behar dira. Hala, Frantziako Karlos IV.aren kasuan ere:

Euskaraz

Gaztelaniaz

Frantsesez

Ingelesez

Karlos IV.a (edo Karlos Ederra)

Carlos IV el Hermoso

Charles IV le Bel

Charles IV the Fair

 

b/ Espainiako Elisabet II.a (1830-1904)

Euskaraz

Gaztelaniaz

Frantsesez

Ingelesez

Elisabet II.a edo Isabel II.a

Isabel II

Isabelle II

Isabella II

 

Kasu honetan, salbuespena egiten da: bi aukera daude. 1945 aurreko Isabel/Elisabeth/Isabelle… erregina guztien euskal izena Elisabet da (Elisabet Katolikoa, adibidez); baina Espainiako Elisabet II.ak eragin handia izan zuen Euskal Herrian, eta, hori dela eta, euskarazko testu askotan ageri dira haren gaineko aipuak; gehienetan, Isabel izenarekin. Beraz, kasu berezi honetarako, bi izenak onartu ditu Euskaltzaindiak.

Ingalaterraren kasuan, kontu bitxia gertatzen da: grafia desberdinak hartzen dituzte euskaraz bi erregina hauek:

Euskaraz

Gaztelaniaz

Frantsesez

Ingelesez

Elisabet I.a (Erregina Birjina)

Isabel I (la Reina Virgen)

Élisabeth Ire (la

Reine Vierge)

Elizabeth I (he Virgin Queen)

Elizabeth II.a

Isabel II

Élisabeth II

Elizabeth II

 

Zergatik grafiaren alde hori? Lehenengoa 1533an jaio eta1603an hil zelako, eta bigarrena 1952an koroatu zutelako (beraz, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero).

 

c/ Espainiako Alfontso XII.a (1857-1885)

Euskaraz

Gaztelaniaz

Frantsesez

Ingelesez

Alfontso XII.a

Alfonso XII el Pacificador

Alphonse XII

Alfonso XII

 

Karlosen kasuan bezala, 1945 aurreko Alfonso/Alphonse/Afonso… errege guztiak Alfontso dira euskaraz. Hala, Portugalgo Alfontso V.aren kasuan ere (Afonso, portugesez):

 

Euskaraz

Gaztelaniaz

Frantsesez

Ingelesez

Alfontso V.a (Alfontso Afrikarra)

Alfonso V el Africano

Alphonse V l’Africain

Afonso V the African

 

4/ Printze-printzesen kasuan ere berdin jokatu behar dugu (eta aita santuen kasuan ere, erregeak baitira neurri handi batean), baina ez presidenteen eta lehen ministroen izenetan, adibidez:

·         George Washington, ez Jurgi Washington (baina Jurgi I.a Ingalaterrakoa)

.         Nicolás Salmerón, ez Nikolas Salmerón

.         Katrin Jakobsdottir, ez Katalina Jakobsdottir