Galdera


'Desarrollo de interfaces web': nola eman euskaraz?


Data: 2018/10/29



Erantzuna

 

Web-interfazeen garapena

 

1/ Euskaltermen duzu nola eman euskaraz “interfaz web”:

·         Euskaraz: web-interfaze (4) http://www.euskara.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg

·         Espainieraz: interfaz web

·         Frantsesez: interface web

·         Ingelesez: web interface

Ikusten duzunez, http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg etiketa dauka terminoak: horrek esan nahi du termino normalizatua/gomendatua dela, eta beraz arazorik gabe erabili dezakezula.

 

2/ Erabili da inoiz horrelakorik?

·         Jakinbai.eus orrian, ‘Interfazeen garapena’ deritzo atal bati.

·         Ikaslan Gipuzkoaren web orrian ere, modulu baten izena ageri da: ‘Interfazeen garapena’.

·         Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren dokumentu batean ere, ‘Interfazeen garapena’ modulua aipatzen da.

·         … eta beste.