Galdera

 

'Impression, soleil levant' (Artea): nola eman euskaraz?


Data: 2018/11/30



Erantzuna

 

Inpresioa, eguzki atera berria

 

 

 

 

1/ Claude Monet pintore inpresionistaren obra garrantzitsuenetako bat da Impression, soleil levant (gaztelaniaz, Impresión, sol naciente; ingelesez, Impression, sunrise); izan ere, XIX. mendearen bukaeran Frantzian garatu zen inpresionismo pintura korrontearen izena artelan honen izenburutik dator.

Euskaraz nola esaten den jakiteko, Internetera jo dugu, gure ohiko iturriek huts egin baitigute. Hala, Wikipedian bertan aurkitu dugu proposatu dizugun izena. Baina, zer gerta ere, saiatu gara bestelako bermea duten iturriak aurkitzen, bai eta aurkitu ere:

·         EHU: unibertsitatera sartzeko 2018ko ekaineko proban ageri da, Artearen Historia ikasgaian.

 

·         hiru.eus:

«Inpresionista» hitza lehenengo erabili zuena Louis Leroy, arte kritikaria, izan zen. 1874. urtean Areto Ofizialetik kanpo utzi zituzten artisten lehen erakusketaren gainean idatzi zuen artikulu batean, «inpresionista» izena eman zien pintore horiei, xehetasunetan inolako ardurarik ez zutelako agertzen. Hitza Claude Moneten margolan batetik hartu zuen: Inpresioa: eguzki atera berria.

·         Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Curriculuma)

 

4.3. XIX. mendeko pintura hauek identifikatzen, aztertzen eta iruzkintzen ditu: Turkiar bainua, Ingres-ena; La Meduse ontziko baltsa, Gericault-ena; Askatasuna herriaren gidari, Delacroix-ena; Belar gurdia, Constable-rena; Euria, lurruna eta abiada, Turner-ena; Ehorzketa Ornansen, Courbet-ena; Angelusa, Millet-ena; Bazkaria belar gainean, Manet-ena; Inpresioa, eguzki atera berria eta Rouengo Katedralari eskainitako sorta, Monet-enak; Dantza La Galette Errotan, Renoir-ena; Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean, Seurat-ena; Karta jokalariak eta Sagarrak eta laranjak, Cézanne-renak; Gau izartsua eta Segalaria, Van Gogh-enak; Sermoiaren ondoko irudipena eta Merkatua (“Tamatete”), Gauguin-enak.

 

2/ Zein dira gure ohiko iturriak?

Artelanen izenak eta beste biltzen dituzten bi zerrenda nagusi kontsultatzen ditugu:

a/ EIMAren Onomastika (Zerrendak): leku izenak, pertsonaien izenak, artelanen izenak –pintura gutxi, egia esan– eta bestelakoak. Esate baterako, Pual Gauguin-en Eta haien gorputzetako urrea (Et l’or de leur corps):

b/ HIKEA EITBren kontsultagunea: arlo askotako (Artea orohar –pintura gutxi, egia esan; baina pelikula ugari–, Kirolak, Historia, Geografia, Osasuna, hizkera kolokiala…) izenak, esapideak… Esate baterako, Goyaren Maja biluzia (La maja desnuda) eta Orgaz kondearen hilobiratzea (El entierro del conde Orgaz).