Galdera

 

Aditza: 'doazkizu' ala 'doakizkizu'?

 

Data: 2018/11/30



Erantzuna

 

doazkizu

 

1/ Non begiratu behar da aditz batuaren formak zein diren?

Batasunari begira, 1977an onartu zituen Euskaltzaindiak euskal aditz trinko edo sintetikoak (Euskera XXII, 1977). Haien paradigmak kontsultatzeko, hauek dira iturri nagusiak:

·         Euskal Aditz Batua (1979): Aditz laguntzailearen zein adizki trinkoen taulak jasotzen ditu.

·         Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II (EGLU-II) (1987): Aditzaren alderdi guztiak biltzen ditu; baita aditz laguntzailearen taulak (165.-219. or.) zein adizki trinkoenak (221.-347. or.) ere.

·         78. araua (Aditz laguntzaile batua): 1997ko azaroaren 28an onartua; beraz, gaurkotasun handikoa. Zoritxarrez, ez dago horrelakorik adizki trinkoetarako.

 

2/ Konturatzen bazara, NOR-NORI saileko adizki trinko guztiek egitura berbera dute. Zuk proposatutako adibidearekin eta bost aditz erabilienekin azalduko dizugu (HAIEK-ZURI):

 

 

aditz erroa

(haiek)

 

(zuri)

(joan)

d(a)

oa

z

ki

zu

(etorri)

tor

(egon)

go

(ibili)

bil

(atxeki)

txe