Galdera

 

'Don Diego Lopez de Haro': nola eman euskaraz? 

 

Data: 2019/05/15



Erantzuna



(Don/On) Diego Lopez Harokoa


1/ Pertsonaia historikoen izenak euskaraz nola eman jakin nahi baduzu, EIMAren estilo liburuaren zati den Onomastika liburukira (haren barruko zerrendetara, hain zuzen) jotzea komeni da.

 

Bertan, ehunka pertsonaiaren izenak aurkituko dituzu, baina baita leku izenak, artelanenak, gertaera historikoenak eta bestelako onomastika ere. “Euskal Herriko pertsona izenak” da ataletako bat; bertara jo, eta han duzu zure galderaren erantzuna:

Diego I.a Lopez Harokoa / Diego II.a Lopez Harokoa / Diego V.a Lopez Harokoa

 

Jakina, lehenaz, bigarrenaz eta bosgarrenaz gain, badira hirugarrena eta laugarrena, eta molde bera erabili behar duzu haiek euskaraz izendatzeko. Haietatik ezagunena bosgarrena duzu noski, Bilbo hiribildua sortu zuena.

 

2/ Guk geuk ez genioke aurretik titulurik jarriko, nahiz eta erdaraz ohikoa izan. Bi aukera dituzu, titulua jartzea erabakitzen baduzu: Don edo On.