Galdera

 

Data idazterakoan, –garren marka, hau da, “.”, idatzi ostean, hutsunea utzi behar da? "2012. urtean" edo "2012.urtean"?

 

Data: 2012/01/27



Erantzuna

 

"2012. urtean" idatzi behar duzu, zuriune bat utzita.

 

Erraza da arrazoitzea: kontuan hartu bi hitz direla, eta, beraz, zuriune bat utzi behar duzula bien artean. Eta gogoratu: "2012. urtean" eta "2012an" baliokideak dira.

 

Amaitzeko: http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0018.pdf helbidean duzu "Ordinalen eta banatzaileen idazkera" izeneko araua; badauka zer ikusia galdetu duzunarekin, neurri batean.