Galdera

 

Nola esaten da, klikatu ala klikeatu

 

Data: 2012/01/27



Erantzuna

 

Klik egin

 

 

1/ Klikeatu forma ez da inon agertzen (Amerikako espainieraz esaten da cliquear).

 

2/ Zehazki hiztegian klik egin eta klikatu agertzen dira gaztelaniazko "clicar" esanahiarekin.

 

Hiztegi Batuan, berriz, hau ageri da:


klik egin 1 'irentsi, etab.' 2 Inform.


klikarazi, klikaraz, klikarazten. du ad. Ipar.


klikatu, klika, klikatzen. du ad. Ipar. 'irentsi'

 

Hortaz, Euskaltzaindiaren arabera, klik egin da erabiltzekoa informatika-kontuetan. EIMAk, esate baterako, klikatu guztiak klik egin formara aldatzeko gomendatzen digu.