Galdera

 

Iaz hitzak ez daroa “h” erdian, baina noizbait eroan du? Zergatik dator hiztegian? 

 

Data: 2012/01/27



Erantzuna

 

IAZ forma onartu du Euskaltzaindiak euskara baturako, eta ez ihaz.

 

1/ Egia da, baina, garai batean asko idatzi zela IHAZ, 1968tik aurrera. Baina euskara batua lehen urratsak ematen ari zen urte haietan.

 

2/ Euskal hitzen forma estandarrak zein diren erabakitzea da Euskaltzaindiaren betebehar garrantzitsu bat, eta forma horiek guztiak Hiztegi Batuan zehazten ditu. Uste dugu bertan irakurri duzula honako hau:

ihaz* e. iaz,

eta horrexegatik harritu zarela, ihaz zerrenda horretan ikusita.

 

Baina hitzaren forma hori ez dela erabili behar adierazten du izartxoak (*), eta 'e.' laburdurak, berriz, ondoko forma erabiltzeko agintzen du: "forma okerra da ihaz; erabili iaz".

 

Beste adibide bat: "isladatu* e. islatu". Beraz, forma okerra da isladatu; islatu erabili behar dugu.