Galdera

 

Nola idatzi behar dugu dokumentu ofizialetan? Nor gara? ala Nortzuk gara? 

 

Data: 2012/01/27



Erantzuna

 

Galdetu diguzun zalantza horren kontura, begira zer dioen Euskaltzaindiak:


"Euskaltzaindiak, kontuan harturik forma atzizkidunak (nortzuk, zertzuk, zeintzuk) literatura tradizio jakin bati lotuak daudela, hau erabakitzen du: nor, zer eta zein formei lehentasuna ematea. Ez ditu, ordea, atzizki pluralgileak dituzten formak inola ere gaitzesten".

 

Arau osoa irakurri nahi baduzu, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0011.pdf helbidean topatuko duzu.

 

Beraz, bi formak dira zuzenak. Euskalki gehienetan NOR esaten denez, horri eman dio lehentasuna Euskaltzaindiak. Bizkaian, eta Gipuzkoako hainbat hizkeratan, NORTZUK esaten da; beraz, Euskaltzaindiak gaitzesten ez duenez, forma hori ere erabili dezakezu. Kontua da norentzat idazten duzun: zure idazkia Bizkaian bakarrik irakurtzekoa bada, erabili beldur gabe NORTZUK; Euskal Herri osorako bada, NOR.