Galdera

 

Ehunekoetan, non jartzen da sinboloa? Zenbakiaren aurrean ala atzean? 

 

Data: 2012/01/27



Erantzuna

 

 

Ehunekoen sinboloa zenbakiaren aurrean jartzen da euskaraz.


Ehunekoak nola deklinatu, artikulua jarri behar zaien ala ez, nola egiten den aditzaren komunztadura eta beste jakin nahi baduzu, irakurri:

 

• IVAPeko Estilo Liburuko 105. orrialdean jasotzen dena;

 

• EIMAren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak liburuko 132. eta 133. orrialdeetan jasotzen dena.

 

 

Konturatuko zarenez, sinboloaren eta zenbakiaren artean tartetxoa uzten dute EIMAkoek; IVAPekoek, ostera, ez. Berria egunkariaren estilo-liburuan ere ez uzteko proposatzen dute.