Galdera

 

"Irten ahal duzu" ondo esanda dago?

 

Data: 2012/01/29



Erantzuna

 

Gipuzkoako hainbat hizkeratan esaten da "Irten ahal duzu"; bizkaierazko urten bezala, iragankorra da hizkera horietan.

 

Euskara baturako, berriz, Euskaltzaindiak erabaki du irten aditz iragangaitz modura bakarrik erabili behar dugula: irten naiz, irten daiteke, irten daitezen...

 

Beste alde batetik, Euskaltzaindiak hau dio:


• aditza iragankorra bada laguntzailea du/dezake/... izan behar dela (erabili ahal dugu),

 

• eta da/daiteke/... aditza iragangaitza bada (etorri ahal gara).

 

• ahal izan bera bakarrik badago, orduan du/dezake/... laguntzailea hartzen du:

 

Etorriko zara bihar? Bai, ahal badut.

Ahal dudanean irtengo naiz.

 

Hortaz, " irten ahal naiz (irten naiteke)" da euskara baturako forma.