Galdera

 

 'A' itsatsia: noiz erabili eta noiz ez? 

 

Data: 2012/01/30



Erantzuna

 

 

Ez dago esaterik hitz gutxitan zer berbak duen 'a' itsatsia eta zeinek ez. Zalantza daukagunean, Euskaltzaindiak argitaratzen duen Hiztegi Batua delakora jotzen dugu, horrexek markatzen baitu zein den berba bakoitzaren forma euskara baturako.

 

Zerrenda bat kontsultatu nahi baduzu, jo helbide honetara (beste leku askotzan topatu ditzakezu zerrendok, jakina; baina, proposatzen dizugun helbidera jota, blog eredugarri bat ezagutuko duzu bide batez: Euskal Jakintza ikastolak duena):


http://euskaljakintza.blogsome.com/a-itsatsia/