Galdera

 

Inauteriak gertu ditugula kontuan izanda, DBHko ikasleentzako Euskal herriko inauterien inguruko ikus-entzunezko erakargarririk duzuen galdetu nahi dizuet.  

 

Data: 2012/01/30



Erantzuna

 

 Oraingoz, IRALEn sortutako materialen artean ez daukagu ezer inauterien gainean (ez behintzat beren-beregi DBKko ikasleentzako egindakoa, hots, zuri eskaintzeko modukoa); gure ikasleek sortutako materialak (bermedunak) gure web-orrian dituzu, baina bertan ez duzu aurkituko inauterien inguruko ezer.

 

Hala ere, lagungarri izango zaizkizulakoan, hona hemen zenbait esteka:


www.dantzan.com: gordailu interesgarria dauka, tartean Zuberoako Maskaradaren grabazioak dituena

 

Negua ospatuz: Eusko Ikaskuntzak argitaratutako liburua + CDa http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/colecciones/monografias/eusko/publicacion.php?o=18636


• Labayru Ikastegiak etnografiaren eta herri jakintzaren inguruko datu-base zabala dauka.

 

 Momentuz, hau dugu zuri eskaintzeko; dena den , oraintsu hasi gara web-orrira materialak igotzen; beraz, egon ziur etorkizunean aukera handiagoa izango duzuela eskuragai.