Galdera

 

“Lan egin bakea lor dadin”: egokia konsigna baterako? 

 

Data: 2012/02/04



Erantzuna

 

Galdetu diguzu ea badagoen "Lan egin pakea lor dadin" esaterik.

 

Gure ustez, zure lelo hori bada gramatikalki zuzena, baina baita artifizial samarra ere (edo ez: baliteke nolabaiteko errima efektua lortu nahi izatea manifestazioetan egiten den bezala aldarri gisa oihukatzeko: Lan egín / bakea lor dadín)

 

Eta txikikeria bat: pakea esaten da Euskal Herriko erdialdean, baina bakea erabili behar duzu euskara batuan idazten duzunean.


Beraz, leloa pixka bat aldatzea aholkatzen dizugu. Esaterako, formula hauetako bat erabili dezakezu:


• "Egizu lan bakea lortzeko"

• "Egizu lan bakearen alde"

• "Egin dezagun lan bakea lortzeko"

• "Egin dezagun lan bakearen alde"...