Galdera

 

Entzungaiak nahi ditut Lehen Hezkuntzan ulermena lantzeko.  

 

Data: 2012/01/27



Erantzuna

 

 IRALEk, oraingoz, R400 ikastaroan sortutako materialak ditu sarean: http://www.irale.hezkuntza.net web-orrian, material didaktikoa atalean.

 

Ikusiko duzunez, Lehen Hezkuntzarako oso gutxi dago oraindik; izan ere, urte askoan Lanbide Heziketarako materialak baino ez ziren sortzen IRALEren R400 ikastaroan. Azken bi ikasturteetan, gainerako mailetarako ere egin dira sekuentzia didaktikoak eta bestelako ariketak: sarean jartzen hasi gara, eta jarraituko dugu. Hemen duzu horietako bat: Hizkuntza lantzeko material digital interaktiboa

 

Edonola ere, gure eskola emankizunetarako iturri hauetara jotzen dugu, besteak beste:

 

1. Marrazki bizidunak: http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

2. Komunikabideetako audioak B1 (=HABEko bigarren maila), mailaka eta gaika:

http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/user/anon/page/biladokulista

3. EITBko programak noiznahi. Begiratu: saio-motak: haurrak: http://www.eitb.tv/eu/

4. Zientziaren inguruan: http://norteko.elhuyar.org/ ; http://teknopolis.elhuyar.org/edukia.asp?atala=erreportajeak&lang=EU

5. Abestiak entzuteko: http://www.badok.info/

6. Ipuinak eta poemak entzuteko: http://etxegiroan.com