Galdera

 

Hainbatekin, mugagabea beti? Eta aditza, singularrean edo pluralean? 

 

Data: 2012/02/16



Erantzuna

 

Hainbat zenbatzaile zehaztugabearekin, izena derrigor doa mugagabean.

 

Kontuz horrekin, zenbait, hainbat + mugatu pluralaren erabilera okerra (batez ere -a berea duten hitzetan) gero eta zabaltzenago ari baita: *zenbait animaliek, *hainbat gauzetan, *zenbait elizei…: horiek guztiak ez dira zuzenak (zenbait animaliak, hainbat gauzatan, zenbait elizari…). Jagonetetik hartu ditugu adibideak.

 

Eta zenbatzaile zehaztugabez osaturiko sintagma mugagabeekin, aditza singularrean nahiz pluralean jokatu daiteke. Halaxe dio Euskaltzaindiaren EGLU-Iek, 142-143 orrialdeetan:

 

“Zenbait zerri ikusi ditut.” / “Zenbait zerri ikusi dut.”

“Liburu asko erosi ditut.” / “Liburu asko erosi dut.”


Zenbatzaile zehaztuekin, ostera, erabatekoa da aditza pluralean emateko joera (batekin izan ezik, jakina):

 

“Hiru pelikula ikusi ditut.”

“Bost gizonek egin dute.”

“Bosti eman diet.”