Galdera

 

Salbuespenetan, ezik ala izan ezik? Zuzena da esaldi hau?: “Gaurko desfilea hobeto antolatzeko asmoz gurasoek seme-alabak patioan utzi ondoren kanpora irten beharko dute, 2 eta 3 urtekoenak ezik”.

 

Data: 2012/02/21



Erantzuna

 

Galdetu diguzu ea zuzena den esaldi hau:


"Gaurko desfilea hobeto antolatzeko asmoz gurasoek seme-alabak patioan utzi ondoren kanpora urten beharko dute, 2 eta 3 urtekoenak ezik."

 

Ez, ez da zuzena: 2 eta 3 urtekoenak izan ezik behar du, Euskaltzaindiaren 16. arauak dioskun bezala:

 

"Erabili bedi formula osoa, izan ezik, eta ez ezik bakarrik [...]."

 

Hemen duzu arau osoa:


http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0016.pdf

 

Bide batez, puntuazio arazoak eta bestelakoak ditu zuen esaldi horrek, eta bertsio egokiago bat eskaintzeko aprobetxatuko dugu (deformazio profesionala esaten diote batzuek gure gaixotasun honi):

 

"Gaurko desfilea hobeto antolatzeko, seme-alabak patioan utzi ondoren, gurasoek kanpora irten beharko dute (2 eta 3 urtekoenak izan ezik)."