Galdera

 

Lehen Hezkuntzarako materialen berri izan nahi dut. 

 

Data: 2012/01/28



Erantzuna

 

 IRALEk, oraingoz, R400 ikastaroan sortutako materialak ditu sarean: http://www.irale.hezkuntza.net web-orrian, material didaktikoa atalean.

 

Ikusiko duzunez, Lehen Hezkuntzarako oso gutxi dago oraindik; izan ere, urte askoan Lanbide Heziketarako materialak baino ez ziren sortzen IRALEren R400 ikastaroan. Azken bi ikasturteetan, gainerako mailetarako ere egin dira sekuentzia didaktikoak eta bestelako ariketak: sarean jartzen hasi gara, eta jarraituko dugu. Hemen dituzu horietako batzuk:

 

-Hizkuntza lantzeko material digital interaktiboa

-Musikaren Mundu Miresgarria

-Eguzki-sistema

-Smartbook mapak: Europa, Euskal Herria, Iberiar penintsula, Planoak

-Nutrizioa

 

Benetan eskertuko genizuke zure iritzia: ea erabilgarriak diren ala ez, nola hobetu litezkeen...