Galdera

 

Teknologia eta informatika lantzeko baliabideak nahi ditut. 

 

Data: 2012/02/05



Erantzuna

 

Teknologia eta Informatika irakasgaien inguruan IRALEn sortutako materialen berri izateko, gure web-orrira jo behar duzu. Bertan aurkituko dituzu bai hizkuntza aldetik bai alde pedagogikotik bermea duten materialak:


• DBHn: sei lan aurkituko dituzu Teknologiarako http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/teknologiak eta bat Informatikarako http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/informatika

 

• Batxilergoan:5 lan dituzu Industria Teknologiarako http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/industria-teknologia-i-eta-ii

• Lanbide Heziketan: familiaka daude sailkatuta lanak, eta bertan hainbat aukituko dituzu Informatikaren eta Teknologiaren gainean : http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/biblioteca

 

Lan batzuk paperean argitaratuta daude, eta beste batzuk, ostera, euskarri informatikoan. Paperezkoak batzuk Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuak argitaratu ditu: hara jo beharko duzu eskuratzeko.

 

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuak argitaratu ditu gure ikasle batzuen lanak, Toribio Etxeberria eta Gabirel Jauregi sailetan, paperezko edizioan.

 

Haiek eskuratzeko, Jasone Vicandi Enbeita Komunikazio eta Zabalkunderako arduradunarengana jo beharko zenuke, eta berari eskatu interesatzen zaizkizun lanak helarazteko. Harremanetan jartzeko:

 

Tel.: 945018426

Faxa: 945018198

e-maila: comunicacioneducacion@ej-gv.es

 

Elkarte pribatuetan argitaratuak (paperean) erosi-edo egin beharko dituzu. Euskarri informatikoan daudenekin ez dago arazorik.