Galdera

 

Lehenago, gaur egun esaten genuen, baina azken aldi honetan egun entzuten dugu bakarrik: esanahi bera dauka?

 

Data: 2013/02/29



Erantzuna

 

 

Ez dago inolako alderik egun eta gaur egun adberbioen artean.

 

Kontua da:


1)  Hego Euskal Herrian gaur adberbioak egun honetan/hauetan esan nahi duela, eta datorren gauean Ipar Euskal Herrian (sinplifikatzen ari gara: batez ere behe-nafarreraz eta zubereraz);

2)  gaur egun, garai batean, bizkaieraz eta gipuzkeraz baino ez zela erabiltzen, eta egun gainerako euskalkietan.

 

Modak, norberaren filiak eta fobiak, eta etxetik dakarkigun motxila, estilo apaina erabili nahia… gorabehera.